domingo, 9 de mayo de 2010

IKTak Lehen Hezkuntzan



Zein izan behar da oinarrizko ikasketa IKTan, LHn?

-Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak ikaskuntza-prozesuan erabiltzea eta ezagutza berria jasotako eta sorturiko mezuenganako (informazioarenganako) jarrera kritikoaz eskuratzea.

-Gaitasun praktikoak, ezagutza, motibazioa, balore etikoak, jarrera egokia, emozioak eta beste giza-osagarriak eta jarrerazko osagarriak elkartuz jarrera eraginkorra edukitzea.

lunes, 3 de mayo de 2010

E-learning





-Zer da elearning-a?

Elearning internetaren bidezko ikaskuntza da. Besteak beste, Interneta, intraneta, CD-ROM-ak eta multimedia produzigailuak (testuak, irudiak, audioak, bideoak, eta abar) erabiltzen ditu. Beraz, teknologia bidezko irakaskuntza da.

-Zer eskaintzen digu?

Elearning-ak ondorengo abantailak edo ezaugarri positiboak ditu:


-Merkeagoa da: egonaldi eta garraio gabekoa da, besteak beste.
-Erabat bateragarria da: lanarekin edo beste betebeharrekin bateragarria da.
-Interneten bidezko ikaskuntzak pertsona ezberdinen arteko interakzioa errazten du, komunitate birtuala aberastuz eta, ondorioz, ezagutza handituz.
-Guztiontzat zuzenduriko erreminta da.


EZAUGARRIAK:-Ikasleak bere erritmoarekin lan egin eta ikas dezake.

-Momentu bereko formakuntza kontzeptuan oinarrituta dago.
-Jarrera berritzaile, kritiko eta ikertzaileak sortzeko material ezberdinak erabiltzen eta konbinatzen uzten digu.
-Aplikazio bakar batekin jende gehiagori zuzendu daiteke informazioa edo edukia.
-Ezagutza eraikitze-prozesu aktibo bat da.
-Pertsonon formakuntza-denbora murrizten ohi du.
-Interaktiboa izaten da: prozesuko partaideen, irakasle eta ikasleen, baita edukien artean ere.
-Bakarka egiten da taldearen iritzia, laguntza eta parte-hartzea jasoz.
-Lanpostuan eta denbora librean erabili daiteke.
-Malgua da.
-Honen erabilerari buruzko informazio gutxi dugu.
-Honen funtzionamendurako estruktura-baliabide eta antolakuntza-baliabideak falta zaizkigu.

sábado, 24 de abril de 2010

TTBBen erabileraren ondorioak: gugan eta hezkuntzan.

1- Multimedia Literacy Digital Story.

Teknologien bidez, edozein gauza eskura dezakegu, hurak eskuraezina edo lortezina irudi arren. Aldaketa hori, gizartean orokorrean ez ezik, hezkuntzan bertan gertatu da. Horrela, ikasleek jakingura sortzen duten eta aldez aurretik zailak edo erantzun ezinak diruditen galderei erantzun diezaiekete. Izan ere, internetak mundu erabat eskuragarri eta gertua eskaintzen die umeei. Horren ondorioz, informazio gehiago dute. Baina, horren alderdi positiboen artean, badago nolabait “kaltetzen” den alderdia: umeen irudimena, hain zuzen.
Nire ustez, teknologien erabilerak ez du umeen irudimena mugatzen, umeek ikusmena garatzen dutelako, baina gurekin gertatu izan zen bezala, nik uste dut beharrezkoa dela umeek irudimena lantzea. Hau da, aldez aurretik galderak formulatzea, jakingura izatea eta geroago ikusmenaz arrazoia lantzea.

2- Madrideko Carlos III Unibertsitatearen Tiscar Lara irakaslearen hitzaldia.

Tiscar Lara deituriko emakume honek internetaren erabilera arduratsu bat gauzatzeko hainbat gomendio edo abiapuntu eskaintzen dizkigu.


-Ikuspuntu kritiko batetik egindako irakurketa eta idazketa kritiko bat gauzatu beharra.

-Sarean topa dezakegun informazio eta edukiak interpretatzearen beharra. Aztertzen jakitearen beharra, zer nahi dugun eta zer behar dugun jakinez.

- Erabiltzaileok jasotzen edo kontsumitzen duguna nork eraiki, sortu edo ekoiztu duen jakitearen beharra.

-Zure iritzia eta ikuspuntua komunikatzen jakitearen beharra.

-Zerbait kontsumitzen dugunean, baldintzak irakurri eta sinatzen duguna aldez aurretik arakatzea.

-Teknologia guztien atzetik diseinu, helburu eta praktika jakin batzuk daudela jakitearen beharra.

-Sarean informazio, erraztasun, eskaintza eta promozio asko dauden arren, askoren atzealdean iruzurren bat dagoela jakitea.

-Beti aurkeztu izan diguten “demokratizazioa” erabatekoa ez dela jakitea.

TTBBek hezkuntzan dituzten eraginak:


-Ikasleek lan eta ikerketa egiteko ohitura galtzea (internetak erosotasuna eta berehalako erantzuna eskaintzen die eta umeek ez omen dute beste informazio iturri erabiltzeko beharrik; liburuak, entziklopediak, …).

-Bai irakurketak eta bai idazkerak eragin txarrak jasotzen dituzte, umeen kultura eta hizkuntza-maila kaltetuenak izanik.

-Gerta leike umeek teknologien erabilera hezkuntzarekin eta ikaskuntzarekin lotzea baino, aisialdiarekin lotzea. Horrela, arreta falta sumatu daiteke, baita teknologien erabilera “hezkuntzako helmugarekin” ez lotzea ere.

-Gure belaunaldian, baita aurrekoetan, jaiotakok horren teknologien gabe ikasi egin genuen eta ez genuen sekula izan “teknologia-mendekotasuna”.

-Informazioa internetik ateraz gero, informazio mordoa dute ikasleek.

-Interaktibitatea nagusitzen da teknologia berriak erabiliz.

lunes, 12 de abril de 2010

NETIKETA

NETIKETA:
Interneta, baina bereziki posta elektronikoa, erabiltzeko jarraitu beharko genituzkeen “arau etikoak”.


1. Baimena eskatu, inor gehitu aurretik posta-zerrenda batean.
Ez dugu betetzen. Normalean, jendea gure kontaktu-zerrendari gehitzen dugu, baimenik edo iritzirik eskatu gabe.

2. Zaindu bidaltzen dituzun artxibo erantsien neurria.
Normalean, ez dut neurria begiratzen. Hala ere, dokumentu edo irudi asko bidaltzen baditut, badaezpada bi mezu bidaltzen saiatzen naiz.

3. RTF formatu unibertsala erabili testu dokumentuak bidaltzeko, baldin eta testu hori atxikita igorri behar baldin baduzu.
Ez dut horrelakorik egiten. Baina, azken bolada honetan, dokumentuak beste formatu batean berbidali behar izan ditudanez, dokumentuak formatu “unibertsal” batean bidaltzen ahalegintzen naiz.

4. Identifikatu dokumentu atxikiak. Bidaltzen diozunean baten bati dokumentu bat atxikita, esaiozu zer nolako dokumentua den.
“Sarrera“, beti egiten dudan gauza bat da, igorleak nire mezuak zer dakartzan erantsita jakin dezan.

5. Ez idatzi LETRA LARRIZ. Interneten, garrasika zabiltzala adierazten baitu. Ez iraindu inor sarean.
Mezuak, oro har, letra xehez idatzen ditu (izenen hasierako letrak izan ezik). Hala ere, hitzen bati nolabaiteko garrantzia eman nahi diodanean, letra larria erabiltzen dut. Ez dut, beraz, sekula garrasika nabiltzala trasmititu nahi izan.

6. Ez iraindu inor sarean.
Ez dut sekula horrelako hitz gordinik erabili.

7. Garbitu mezuen zerrenda amaigabeak.
Zerrenden luzaeraren arabera, garbitu ala dauden moduan berbnidaltzen ditut; lan nahiko neketsua baita.

8. Ezkutatu taldeetako helbideak.
Pertsona bat baino gehiago igorle dudanean, helbideak ezkutatzen ahalegintzen naiz.

9. Pertsonalizatu mezua.
Mezuetan sarrera edo iruzkinen bat idazten dut.

10. Ez sinestu hortik zehar dabiltzan gezurrak.
Ez ditut sinisten, iruzur baitira.

lunes, 29 de marzo de 2010

Informazioaren Gizartea - Ezagutzaren Gizartea

“¿SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN - SOCIEDAD DEL CONOCMIENTO?.
La educación como mediadora.”

INFORMAZIOAREN GIZARTEA - EZAGUTZAREN GIZARTEA

Teknologia berriek aldaketa aunitz eragin dituzte hainabt arlotan; ekonomian, politikan, lan eremuan, harremanetan, gizartean, hezkuntzan, … Ondorioz, kultura beste era batean ulertzeko beharra agertu da.

70. hamarkadan, hain zuzen ere, “Informazioaren Gizartea” terminoa agertu zen lehendabiziz, “Informazioa boterea da” lelopean. Horrela, informazioa iedukitzearen botereak eta zerbitzu sektorearen aurrerakadak edo nagusitasunak gizartean aldaketa nabarmenak eragin dituzte. Izan ere, gaur egun, hezkuntzari, osasunari, informazioari, ingurugiroari, aisialdiari eta abarri loturiko ondasunak ekoizten dira. Gainera, murgilduta gauden mendebaldeko gizarteak eskuragarri den eta boterea eta ezagutza eskaintzen dizkigun informazioa “saltzen” digu. Informazioa egungo “kultoa” bilakatu da, nagusitasuna, boterea eta abantailak eskaintzen dizkigularik. Hala ere, informazioak ez du dagoeneko “informatzeko” helbururik; pertsonongan urrundu egin baita€ -teknologia berriak bezalaxe-. Izan ere, informazioa gugandik sortua izan beharrean ggure esku dagoen errekurtsoa da. Era berean, informazioaren kalitatea, kudeaketa eta abiadura eskatzaile eta eskaintzaileen arteko lehiakortasunaren giltza dira. Beraz, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek ekonomia baldintzatzen dute, goitik behera.
Hori dela eta, informazioa merkatuaren egoerek kontrolatzen dute. Egoera horiek informazioari sarbidea duten eta informazioa kontrolatu eta eskaintzen dutenak mugatzen dituzte.

HEZKUNTZAREN ZEREGINA

Eskolak gizartearen eskakizunei erantzun behar die; multimedia hezkuntzari, adibidez, osoko alfabetatze-teknologikoa bermatuz.
Eskolak jaso dituen aldaketen artean, teknologia berrien aurrean irakasleek dituzten jarrera ezberdinak aipa ditzakegu:
-Teknologia berriak onartu eta erabiltzea, euren erabilera kolokan jarri gabe.
-Teknologia berriak onartzea, bideek dituzten onurak onartuz, onuragarriak ez diren kritikak egin gabe.

EZAGUTZAREN GIZARTEA

Askotan ulertu izan dugu informazioa ezagutzatzat. Hala ere, ezberdinatsun nabarmenak daude informazioa eta ezagutzaren artean. Euren arteko ezberdintasuna 40. hamarkadan hasi zen, informazioa eta zibernetika teorietatik sortua. Horren ondorioz, giza-adimena informazioa bereganatu eta maneiatzeko gai den makinatzat hartua izan da, pentsatzea informazio hura auzipetzera murriztua izanik. Gainera, ezagutza informazioan oinarrituta izan arren, informazioak berak ez du ezagutza sortzen. Hau da, informazioa ezagutza bihurtzeko estrategia jakin batzuen erabilera behar dugu; gure ineteresen arabera informazioa aukeratu, aukeratutako informazioa aztertu, mezua birsortu -mezua zatituz, ulertuz- eta, azkenik, gure errealitatetik mezua berreraiki -gure errealitate pertsonal, sozial, historiko eta kulturaletik-.

lunes, 22 de marzo de 2010

REMOVE

Remove izendaturiko bideo honekin, hausnarketa sakon bat egin dezakegu, zalantzarik gabe. Bideoaren gai nagusia datuen trafikoa da; gure datu pertsonalekin “norbaitek” gauzatzen duen trafikoa, hain zuzen ere.

Autoreak dioenez, XXI. mendeko biztanleok -teknologia berrien erabiltzaileok- ez dugu pribatasunik. Izan ere, guk ez jakin arren, interneta, sakelakoa, GPS eta abarreko dispositiboek informazioaren -gure informazio edo datuen- igorle dira. Hau da, erabat kontrolatuak gara.
Datu bitxitzat ondorengoa aipa genezake: ordenagailuen %95ak sistema eragile urria darabil; seguritatea “zulo” aunitz ditu, zeinek gure informazioa bidaltzen dute. Hortaz, teknologiak erabiltzean gure bizitza, ekintza eta mugimenduen informazioa bidaltzen ari gara.

Ondorio gisa, bideoaren mutilak dioena aipatu nahiko nuke: “Askatasuna eskeintzen saiatzen direnek gure identitatea erosten dute, gure datu eta informazioarekin trafikatuz eta gure errealitatea moldatuz, euren interesen arabera hantxe bizi gaitezen”.

lunes, 15 de marzo de 2010

Testu Birsartua -Blogak Irakaskuntzan-



BLOGEN ERABILPENA IRAKASKUNTZAN
Zertarako? Ze helbururekin? Nola erabil dezakegu bloga AH irakasteko?

Interneta funtsezko baliabidea bilakatu da, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. Internetari esker, ikasleok material eta eduki ezberdinak aukeratu, sailkatu eta gorde dezakegu eta. Era berean, ikasleek sarean topaturiko informazioa gehitu, iritziak plazaratu eta dokumentuak gorde ditzakete. Blogei esker, informazioa publikatzeko erraztasun gehiago dugu, baita web orrialdeetan aritzeko erraztasuna ere. Hori dela eta, idazten eta biltzen duguna eremu jakin batean publikatzen dugu, gero eskura izan dezagun. Blogek egunerokoen funtzioa betetzen dute; idazle bakoitzak bere bloga du eta hantxe idatzi egiten ditu haren ideiak, iritziak eta hausnarketak, gai zehatz batekin loturiko edukiak -informazioa- gehituz. Gizartearen hainbat arlotan -kazetaritza digitalean, enpresa eremuan eta sare-ezagutzan- eragina izan duen antzera, irakaskuntzan eragina du.

Ondoren blogek ikasgelan dituzten abantailen artean, nire ustez garrantzitsuenak direnak aipatzen ditut.

1. Informazioa biltzeko sistema. Informazioa azken publikaziotik hasita ordenatuta dago. Horrela, ikasleek gelan landu berriko informazioa eskura dezakete. Bestalde, informazioa artxiboetan, talde ezberdinetan sailkatuta edo tag-en/etiketen bidez gorde daiteke. Gainera, berriak gehitzen dituen tresna edo elementu bati esker, irakasleok gure ikasleek euren blogetan jarri dituzten eduki berriak ikus ditzakegu, blog horiek guztiak bisitatu gabe.

2. Irakasle eta ikaslearen rola. Teknologia berriak irakasuntza prozesuan gehitzearekin batera, irakasle eta ikasleek euren rolak aldatu behar dituzte. Alde batetik, irakasleak edukiak igortzeari usten dio -ikasleak informazio guztiai sarean topa baitezake-, ikasleen gida izateko -ikasleek maneiatzen duten informazioa aztertuz eta aukeratuz-. Bestetik, ikasleak edukiak jasotzeak dakartzan erosotasuna eta pasibotasuna alderatuz, berezko edukiak sortzen ditu, betiere irakaslearen gidapean. Blogek oso ondo moldatzen dira, aldaketa honetara; irakasleak eta ikasleak euren artikuluak, informazioa eta datuak maneiatzen dituzte, edukiak garatuz.

3. “Denboraz kanpoko edo kontrako” ikasgela utopikoa. Blogak internetaren bidez kudeatzen dira. Hau da, edozein lekutan eta momentutan, edozein erabiltzaileak bloga erabil dezake (zalantzak, galderak edo iradokizunak plazaratu, edukiak gehitu, …), betiere internetari konektaturiko ordenadorea izanik. Beraz, ordutegi eta horma gabeko ikasgela da.

Ondorioz, argi dago blogak ikaskuntzan baliagarriak direla. Baieztapen hori egiteko hamaika arrazoi daude. Hona hemen horietariko batzuk:

1. Ikasleek euren ezagutza sortzen dute.
2. Hezkuntzak esangura berri bat bereganatu du: egiten (sortzen eraikitzen, aurkitzen) ikastea.
3. Teknologia berrien bidezko hezkuntzan komunikazioa ezinbesteko tresna da.
4. Edukiak, inoiz baino gehiago, errealitatearekin lotzeen dira
5. Iritziak adierazten eta trukatzen dira.
6. Blogean lan egiteak, lanaren egunerokotasuna bermatzen du.
7. Garapen pertsonalerako tresna baliogarria da. Munduko gertaeren hurbiltasuna.


Azkenik, Atzerritar Hizkuntza irakasteko blogek eskaintzen dizkiguten abantaila batzuk aipatu nahi nituzke.

-Internetari esker, atzerritar hizkuntza eta kulturarekin zerikusirik dituzten alderdiak ezagut ditzakegu (historia, geografia, ohiturak, …).
-Talde-lana sustatzen dute; banakako zein talde-blogetan edonork ekarpenak egin ditzake.
-Ezagutza esparru berri bat eskaintzen digute. Internetari esker, mundura irekitako ikasgela ditugu blogak.
-Internetari esker, gure kulkturak eta hizkuntzak sortzen duten mugak gaindi ditzakegu. Guztiok elkar gaitezke eta.
-Ikasleek ideiak, esperientziak, ezagutzak, iritziak, … adierazteko, ezagutzeko eta errespetazteko ahalmena sustatuko dute. Izan ere, ezagutzak komunean jarriz, garapen intelektuala -edukiak bereganatuz- zein pertsonala -jarrera kritikoa garatuz- gauzatuko da.
- Internetari esker, komunikazioaren, garapenaren eta teknologia berrien gizartea -mundua- ezagutu dezakete ikasleek.