lunes, 15 de marzo de 2010

Testu Birsartua -Blogak Irakaskuntzan-



BLOGEN ERABILPENA IRAKASKUNTZAN
Zertarako? Ze helbururekin? Nola erabil dezakegu bloga AH irakasteko?

Interneta funtsezko baliabidea bilakatu da, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. Internetari esker, ikasleok material eta eduki ezberdinak aukeratu, sailkatu eta gorde dezakegu eta. Era berean, ikasleek sarean topaturiko informazioa gehitu, iritziak plazaratu eta dokumentuak gorde ditzakete. Blogei esker, informazioa publikatzeko erraztasun gehiago dugu, baita web orrialdeetan aritzeko erraztasuna ere. Hori dela eta, idazten eta biltzen duguna eremu jakin batean publikatzen dugu, gero eskura izan dezagun. Blogek egunerokoen funtzioa betetzen dute; idazle bakoitzak bere bloga du eta hantxe idatzi egiten ditu haren ideiak, iritziak eta hausnarketak, gai zehatz batekin loturiko edukiak -informazioa- gehituz. Gizartearen hainbat arlotan -kazetaritza digitalean, enpresa eremuan eta sare-ezagutzan- eragina izan duen antzera, irakaskuntzan eragina du.

Ondoren blogek ikasgelan dituzten abantailen artean, nire ustez garrantzitsuenak direnak aipatzen ditut.

1. Informazioa biltzeko sistema. Informazioa azken publikaziotik hasita ordenatuta dago. Horrela, ikasleek gelan landu berriko informazioa eskura dezakete. Bestalde, informazioa artxiboetan, talde ezberdinetan sailkatuta edo tag-en/etiketen bidez gorde daiteke. Gainera, berriak gehitzen dituen tresna edo elementu bati esker, irakasleok gure ikasleek euren blogetan jarri dituzten eduki berriak ikus ditzakegu, blog horiek guztiak bisitatu gabe.

2. Irakasle eta ikaslearen rola. Teknologia berriak irakasuntza prozesuan gehitzearekin batera, irakasle eta ikasleek euren rolak aldatu behar dituzte. Alde batetik, irakasleak edukiak igortzeari usten dio -ikasleak informazio guztiai sarean topa baitezake-, ikasleen gida izateko -ikasleek maneiatzen duten informazioa aztertuz eta aukeratuz-. Bestetik, ikasleak edukiak jasotzeak dakartzan erosotasuna eta pasibotasuna alderatuz, berezko edukiak sortzen ditu, betiere irakaslearen gidapean. Blogek oso ondo moldatzen dira, aldaketa honetara; irakasleak eta ikasleak euren artikuluak, informazioa eta datuak maneiatzen dituzte, edukiak garatuz.

3. “Denboraz kanpoko edo kontrako” ikasgela utopikoa. Blogak internetaren bidez kudeatzen dira. Hau da, edozein lekutan eta momentutan, edozein erabiltzaileak bloga erabil dezake (zalantzak, galderak edo iradokizunak plazaratu, edukiak gehitu, …), betiere internetari konektaturiko ordenadorea izanik. Beraz, ordutegi eta horma gabeko ikasgela da.

Ondorioz, argi dago blogak ikaskuntzan baliagarriak direla. Baieztapen hori egiteko hamaika arrazoi daude. Hona hemen horietariko batzuk:

1. Ikasleek euren ezagutza sortzen dute.
2. Hezkuntzak esangura berri bat bereganatu du: egiten (sortzen eraikitzen, aurkitzen) ikastea.
3. Teknologia berrien bidezko hezkuntzan komunikazioa ezinbesteko tresna da.
4. Edukiak, inoiz baino gehiago, errealitatearekin lotzeen dira
5. Iritziak adierazten eta trukatzen dira.
6. Blogean lan egiteak, lanaren egunerokotasuna bermatzen du.
7. Garapen pertsonalerako tresna baliogarria da. Munduko gertaeren hurbiltasuna.


Azkenik, Atzerritar Hizkuntza irakasteko blogek eskaintzen dizkiguten abantaila batzuk aipatu nahi nituzke.

-Internetari esker, atzerritar hizkuntza eta kulturarekin zerikusirik dituzten alderdiak ezagut ditzakegu (historia, geografia, ohiturak, …).
-Talde-lana sustatzen dute; banakako zein talde-blogetan edonork ekarpenak egin ditzake.
-Ezagutza esparru berri bat eskaintzen digute. Internetari esker, mundura irekitako ikasgela ditugu blogak.
-Internetari esker, gure kulkturak eta hizkuntzak sortzen duten mugak gaindi ditzakegu. Guztiok elkar gaitezke eta.
-Ikasleek ideiak, esperientziak, ezagutzak, iritziak, … adierazteko, ezagutzeko eta errespetazteko ahalmena sustatuko dute. Izan ere, ezagutzak komunean jarriz, garapen intelektuala -edukiak bereganatuz- zein pertsonala -jarrera kritikoa garatuz- gauzatuko da.
- Internetari esker, komunikazioaren, garapenaren eta teknologia berrien gizartea -mundua- ezagutu dezakete ikasleek.






































No hay comentarios:

Publicar un comentario