lunes, 8 de marzo de 2010

PROMETEUS: The Media Revolution -iruzkiña-




Gaurko betebeharrekoa nahiko erraza da: ditugun bi bideoen artean bat aukeratu behar dugu eta horri buruzko hausnarketa eta iritzia gure blogean idatzi, galdera-sorta bati erantzunez. Nire kasuan, bi bideoak ikusi ondoren, bigarrenari buruzko hausnarketa egitea erabaki dut, lehenengoa oso teorikoa delakoan. Hala ere, hainbat datu jaso egin ditut, baliagarriak ez ezik, bitxiak eta interesgarriak direlako.

PROMETEUS: “THE MEDIA REVOLUTION”

-ZEIN DA BIDEOAREN GAIA?
PROMETEUS deituriko bideo honek, teknologia eta aurrerakuntzen
-garapenaren- XXI. mendeak eskainiko diguna bisualki azaltzen digu. Hasteko, xx. mendearen amaieran egon zen “Komunikabideen Iraultza” aipatzen digu. Horren ondorioz, egileen eskubiden (copyright-ak) aldarrikapenak agertzen dira, eta irratia, telebista eta publizitatea desagertuz doaz. Hori dela eta, egungo gizartea interneten islatuta ikus dezakegu: irratia doan dugu, telebista ordenagailuaren bitartez ikus dezakegu, nazioarteko egunkari ospetsu eta garrantzitsuak online irakur daitezke, irudiak eta bideoak doan ikusteko orrialde bereziak daude, blogek eragin handia dute, sekula sortu den entziklopedia osatuena eskura dugu, eta abar. Ondorioz, Prosumer (PROSUMER= PRODUCER + CONSUMER) deituriko izaki moderno eta adimentsua dugu. XXI. mendeko hasieran jaio zen, nazioarteko topagune garrantzitsuenean. Ez da oso abilezia idazkeran, baina teknologia berriak primeran maneiatzen ditu. Askoren iritziz, izaki perfektua da; guztion behar, zaletasun eta gustuei arabera sortua. Gainera, gizakiok ez dugun eta urrea baino baliagarria den ezaugarria du: hilezkorra da. Baina ez da atzeratzen; munduan eta gizartean aaurrerapenak aurrera doazen einean, Prosumer aurrera baitoa. Hala ere, ez da ezezaguna edo zientifikoek deituko zuketen “espezie arraroa”, guztiok ezagutzen baitugu. Are gehiago, gure baitan sortua izan denA da. Gu gara!.

Ondoren, bideoaren ideia garrantzitsuenak galdera hauen erantzunetan irakur ditzakegu:

-BIDEOA IKUSI ETA GERO, ZER PENTSA DEZAKEGU?
Nire ustez, ikasle, irakasle eta pertsona gisa -erabiltzaile gisa, azken finean- kontuz erabili behar ditugu informazio iturri berri hauek guztiak. Izan ere, hain dira ugari eta “jendetsu” non arazo asko izan ditzakegu.Era berean, gerta leike informazioa manipulatuta egotea eta norbaitek iruzur egitea, besteak beste.

-IRUDIKATZEN DUEN ETORKIZUNAREN AURREAN ZEIN DA ZURE IRITZIA?
Arestian aipatu dudan bezala, nik uste dut “geldiezina” ta guztiz bestelakoa den etorkizunaren aurrean gaudela. Nire iritziz, erabat beharrezkoa eta aberatsa da, aldaketak gertatzen diren einean, gu aldaketa haiekin aurreratzea eta ikastea, gehienbat ikasi egiten dugulako. Hala ere, nire esku egongo balitz, horrenbeste aldaketaz disfrutatu, eta ikasi eta hobeto gainditzeko geldotuko nuke.

-ESKOLAK ZERBAIT EGIN DEZAKE?
Ondorengo belaunaldietan informazio eta teknologien sortzaile eta erabiltzaileak izango diren pertsonak hezten ari garenez gero, umeek ahalik eta prestakuntza eta ezagutza hoberen bereganatu dezaten espero dut. Horretarako, umeak gidatuz eta aholkatuz irakatsi behar ditugu.

-ETA GUK, ZER EGIN DEZAKEGU?
Goialdean idatzi dudan bezala, ikasle, irakasle eta pertsona gisa nire ustez egin dezakeguna eguneratzea da. Hau da, aurrerapenak gauzatzen diren einean gure ezagutza hedatzea eta erabiltzen ez ditugun gaitasunak garatzea, mundutik hamaika mila pertsonekin gaudela ahaztu gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario