lunes, 29 de marzo de 2010

Informazioaren Gizartea - Ezagutzaren Gizartea

“¿SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN - SOCIEDAD DEL CONOCMIENTO?.
La educación como mediadora.”

INFORMAZIOAREN GIZARTEA - EZAGUTZAREN GIZARTEA

Teknologia berriek aldaketa aunitz eragin dituzte hainabt arlotan; ekonomian, politikan, lan eremuan, harremanetan, gizartean, hezkuntzan, … Ondorioz, kultura beste era batean ulertzeko beharra agertu da.

70. hamarkadan, hain zuzen ere, “Informazioaren Gizartea” terminoa agertu zen lehendabiziz, “Informazioa boterea da” lelopean. Horrela, informazioa iedukitzearen botereak eta zerbitzu sektorearen aurrerakadak edo nagusitasunak gizartean aldaketa nabarmenak eragin dituzte. Izan ere, gaur egun, hezkuntzari, osasunari, informazioari, ingurugiroari, aisialdiari eta abarri loturiko ondasunak ekoizten dira. Gainera, murgilduta gauden mendebaldeko gizarteak eskuragarri den eta boterea eta ezagutza eskaintzen dizkigun informazioa “saltzen” digu. Informazioa egungo “kultoa” bilakatu da, nagusitasuna, boterea eta abantailak eskaintzen dizkigularik. Hala ere, informazioak ez du dagoeneko “informatzeko” helbururik; pertsonongan urrundu egin baita€ -teknologia berriak bezalaxe-. Izan ere, informazioa gugandik sortua izan beharrean ggure esku dagoen errekurtsoa da. Era berean, informazioaren kalitatea, kudeaketa eta abiadura eskatzaile eta eskaintzaileen arteko lehiakortasunaren giltza dira. Beraz, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek ekonomia baldintzatzen dute, goitik behera.
Hori dela eta, informazioa merkatuaren egoerek kontrolatzen dute. Egoera horiek informazioari sarbidea duten eta informazioa kontrolatu eta eskaintzen dutenak mugatzen dituzte.

HEZKUNTZAREN ZEREGINA

Eskolak gizartearen eskakizunei erantzun behar die; multimedia hezkuntzari, adibidez, osoko alfabetatze-teknologikoa bermatuz.
Eskolak jaso dituen aldaketen artean, teknologia berrien aurrean irakasleek dituzten jarrera ezberdinak aipa ditzakegu:
-Teknologia berriak onartu eta erabiltzea, euren erabilera kolokan jarri gabe.
-Teknologia berriak onartzea, bideek dituzten onurak onartuz, onuragarriak ez diren kritikak egin gabe.

EZAGUTZAREN GIZARTEA

Askotan ulertu izan dugu informazioa ezagutzatzat. Hala ere, ezberdinatsun nabarmenak daude informazioa eta ezagutzaren artean. Euren arteko ezberdintasuna 40. hamarkadan hasi zen, informazioa eta zibernetika teorietatik sortua. Horren ondorioz, giza-adimena informazioa bereganatu eta maneiatzeko gai den makinatzat hartua izan da, pentsatzea informazio hura auzipetzera murriztua izanik. Gainera, ezagutza informazioan oinarrituta izan arren, informazioak berak ez du ezagutza sortzen. Hau da, informazioa ezagutza bihurtzeko estrategia jakin batzuen erabilera behar dugu; gure ineteresen arabera informazioa aukeratu, aukeratutako informazioa aztertu, mezua birsortu -mezua zatituz, ulertuz- eta, azkenik, gure errealitatetik mezua berreraiki -gure errealitate pertsonal, sozial, historiko eta kulturaletik-.

lunes, 22 de marzo de 2010

REMOVE

Remove izendaturiko bideo honekin, hausnarketa sakon bat egin dezakegu, zalantzarik gabe. Bideoaren gai nagusia datuen trafikoa da; gure datu pertsonalekin “norbaitek” gauzatzen duen trafikoa, hain zuzen ere.

Autoreak dioenez, XXI. mendeko biztanleok -teknologia berrien erabiltzaileok- ez dugu pribatasunik. Izan ere, guk ez jakin arren, interneta, sakelakoa, GPS eta abarreko dispositiboek informazioaren -gure informazio edo datuen- igorle dira. Hau da, erabat kontrolatuak gara.
Datu bitxitzat ondorengoa aipa genezake: ordenagailuen %95ak sistema eragile urria darabil; seguritatea “zulo” aunitz ditu, zeinek gure informazioa bidaltzen dute. Hortaz, teknologiak erabiltzean gure bizitza, ekintza eta mugimenduen informazioa bidaltzen ari gara.

Ondorio gisa, bideoaren mutilak dioena aipatu nahiko nuke: “Askatasuna eskeintzen saiatzen direnek gure identitatea erosten dute, gure datu eta informazioarekin trafikatuz eta gure errealitatea moldatuz, euren interesen arabera hantxe bizi gaitezen”.

lunes, 15 de marzo de 2010

Testu Birsartua -Blogak Irakaskuntzan-



BLOGEN ERABILPENA IRAKASKUNTZAN
Zertarako? Ze helbururekin? Nola erabil dezakegu bloga AH irakasteko?

Interneta funtsezko baliabidea bilakatu da, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. Internetari esker, ikasleok material eta eduki ezberdinak aukeratu, sailkatu eta gorde dezakegu eta. Era berean, ikasleek sarean topaturiko informazioa gehitu, iritziak plazaratu eta dokumentuak gorde ditzakete. Blogei esker, informazioa publikatzeko erraztasun gehiago dugu, baita web orrialdeetan aritzeko erraztasuna ere. Hori dela eta, idazten eta biltzen duguna eremu jakin batean publikatzen dugu, gero eskura izan dezagun. Blogek egunerokoen funtzioa betetzen dute; idazle bakoitzak bere bloga du eta hantxe idatzi egiten ditu haren ideiak, iritziak eta hausnarketak, gai zehatz batekin loturiko edukiak -informazioa- gehituz. Gizartearen hainbat arlotan -kazetaritza digitalean, enpresa eremuan eta sare-ezagutzan- eragina izan duen antzera, irakaskuntzan eragina du.

Ondoren blogek ikasgelan dituzten abantailen artean, nire ustez garrantzitsuenak direnak aipatzen ditut.

1. Informazioa biltzeko sistema. Informazioa azken publikaziotik hasita ordenatuta dago. Horrela, ikasleek gelan landu berriko informazioa eskura dezakete. Bestalde, informazioa artxiboetan, talde ezberdinetan sailkatuta edo tag-en/etiketen bidez gorde daiteke. Gainera, berriak gehitzen dituen tresna edo elementu bati esker, irakasleok gure ikasleek euren blogetan jarri dituzten eduki berriak ikus ditzakegu, blog horiek guztiak bisitatu gabe.

2. Irakasle eta ikaslearen rola. Teknologia berriak irakasuntza prozesuan gehitzearekin batera, irakasle eta ikasleek euren rolak aldatu behar dituzte. Alde batetik, irakasleak edukiak igortzeari usten dio -ikasleak informazio guztiai sarean topa baitezake-, ikasleen gida izateko -ikasleek maneiatzen duten informazioa aztertuz eta aukeratuz-. Bestetik, ikasleak edukiak jasotzeak dakartzan erosotasuna eta pasibotasuna alderatuz, berezko edukiak sortzen ditu, betiere irakaslearen gidapean. Blogek oso ondo moldatzen dira, aldaketa honetara; irakasleak eta ikasleak euren artikuluak, informazioa eta datuak maneiatzen dituzte, edukiak garatuz.

3. “Denboraz kanpoko edo kontrako” ikasgela utopikoa. Blogak internetaren bidez kudeatzen dira. Hau da, edozein lekutan eta momentutan, edozein erabiltzaileak bloga erabil dezake (zalantzak, galderak edo iradokizunak plazaratu, edukiak gehitu, …), betiere internetari konektaturiko ordenadorea izanik. Beraz, ordutegi eta horma gabeko ikasgela da.

Ondorioz, argi dago blogak ikaskuntzan baliagarriak direla. Baieztapen hori egiteko hamaika arrazoi daude. Hona hemen horietariko batzuk:

1. Ikasleek euren ezagutza sortzen dute.
2. Hezkuntzak esangura berri bat bereganatu du: egiten (sortzen eraikitzen, aurkitzen) ikastea.
3. Teknologia berrien bidezko hezkuntzan komunikazioa ezinbesteko tresna da.
4. Edukiak, inoiz baino gehiago, errealitatearekin lotzeen dira
5. Iritziak adierazten eta trukatzen dira.
6. Blogean lan egiteak, lanaren egunerokotasuna bermatzen du.
7. Garapen pertsonalerako tresna baliogarria da. Munduko gertaeren hurbiltasuna.


Azkenik, Atzerritar Hizkuntza irakasteko blogek eskaintzen dizkiguten abantaila batzuk aipatu nahi nituzke.

-Internetari esker, atzerritar hizkuntza eta kulturarekin zerikusirik dituzten alderdiak ezagut ditzakegu (historia, geografia, ohiturak, …).
-Talde-lana sustatzen dute; banakako zein talde-blogetan edonork ekarpenak egin ditzake.
-Ezagutza esparru berri bat eskaintzen digute. Internetari esker, mundura irekitako ikasgela ditugu blogak.
-Internetari esker, gure kulkturak eta hizkuntzak sortzen duten mugak gaindi ditzakegu. Guztiok elkar gaitezke eta.
-Ikasleek ideiak, esperientziak, ezagutzak, iritziak, … adierazteko, ezagutzeko eta errespetazteko ahalmena sustatuko dute. Izan ere, ezagutzak komunean jarriz, garapen intelektuala -edukiak bereganatuz- zein pertsonala -jarrera kritikoa garatuz- gauzatuko da.
- Internetari esker, komunikazioaren, garapenaren eta teknologia berrien gizartea -mundua- ezagutu dezakete ikasleek.






































lunes, 8 de marzo de 2010

PROMETEUS: The Media Revolution -iruzkiña-




Gaurko betebeharrekoa nahiko erraza da: ditugun bi bideoen artean bat aukeratu behar dugu eta horri buruzko hausnarketa eta iritzia gure blogean idatzi, galdera-sorta bati erantzunez. Nire kasuan, bi bideoak ikusi ondoren, bigarrenari buruzko hausnarketa egitea erabaki dut, lehenengoa oso teorikoa delakoan. Hala ere, hainbat datu jaso egin ditut, baliagarriak ez ezik, bitxiak eta interesgarriak direlako.

PROMETEUS: “THE MEDIA REVOLUTION”

-ZEIN DA BIDEOAREN GAIA?
PROMETEUS deituriko bideo honek, teknologia eta aurrerakuntzen
-garapenaren- XXI. mendeak eskainiko diguna bisualki azaltzen digu. Hasteko, xx. mendearen amaieran egon zen “Komunikabideen Iraultza” aipatzen digu. Horren ondorioz, egileen eskubiden (copyright-ak) aldarrikapenak agertzen dira, eta irratia, telebista eta publizitatea desagertuz doaz. Hori dela eta, egungo gizartea interneten islatuta ikus dezakegu: irratia doan dugu, telebista ordenagailuaren bitartez ikus dezakegu, nazioarteko egunkari ospetsu eta garrantzitsuak online irakur daitezke, irudiak eta bideoak doan ikusteko orrialde bereziak daude, blogek eragin handia dute, sekula sortu den entziklopedia osatuena eskura dugu, eta abar. Ondorioz, Prosumer (PROSUMER= PRODUCER + CONSUMER) deituriko izaki moderno eta adimentsua dugu. XXI. mendeko hasieran jaio zen, nazioarteko topagune garrantzitsuenean. Ez da oso abilezia idazkeran, baina teknologia berriak primeran maneiatzen ditu. Askoren iritziz, izaki perfektua da; guztion behar, zaletasun eta gustuei arabera sortua. Gainera, gizakiok ez dugun eta urrea baino baliagarria den ezaugarria du: hilezkorra da. Baina ez da atzeratzen; munduan eta gizartean aaurrerapenak aurrera doazen einean, Prosumer aurrera baitoa. Hala ere, ez da ezezaguna edo zientifikoek deituko zuketen “espezie arraroa”, guztiok ezagutzen baitugu. Are gehiago, gure baitan sortua izan denA da. Gu gara!.

Ondoren, bideoaren ideia garrantzitsuenak galdera hauen erantzunetan irakur ditzakegu:

-BIDEOA IKUSI ETA GERO, ZER PENTSA DEZAKEGU?
Nire ustez, ikasle, irakasle eta pertsona gisa -erabiltzaile gisa, azken finean- kontuz erabili behar ditugu informazio iturri berri hauek guztiak. Izan ere, hain dira ugari eta “jendetsu” non arazo asko izan ditzakegu.Era berean, gerta leike informazioa manipulatuta egotea eta norbaitek iruzur egitea, besteak beste.

-IRUDIKATZEN DUEN ETORKIZUNAREN AURREAN ZEIN DA ZURE IRITZIA?
Arestian aipatu dudan bezala, nik uste dut “geldiezina” ta guztiz bestelakoa den etorkizunaren aurrean gaudela. Nire iritziz, erabat beharrezkoa eta aberatsa da, aldaketak gertatzen diren einean, gu aldaketa haiekin aurreratzea eta ikastea, gehienbat ikasi egiten dugulako. Hala ere, nire esku egongo balitz, horrenbeste aldaketaz disfrutatu, eta ikasi eta hobeto gainditzeko geldotuko nuke.

-ESKOLAK ZERBAIT EGIN DEZAKE?
Ondorengo belaunaldietan informazio eta teknologien sortzaile eta erabiltzaileak izango diren pertsonak hezten ari garenez gero, umeek ahalik eta prestakuntza eta ezagutza hoberen bereganatu dezaten espero dut. Horretarako, umeak gidatuz eta aholkatuz irakatsi behar ditugu.

-ETA GUK, ZER EGIN DEZAKEGU?
Goialdean idatzi dudan bezala, ikasle, irakasle eta pertsona gisa nire ustez egin dezakeguna eguneratzea da. Hau da, aurrerapenak gauzatzen diren einean gure ezagutza hedatzea eta erabiltzen ez ditugun gaitasunak garatzea, mundutik hamaika mila pertsonekin gaudela ahaztu gabe.

miércoles, 3 de marzo de 2010

Informazioaren Gizartea


Informazioaren Gizartea gizarte bat da non informazioaren sorrera, banaketa, hedakuntza, gizarteratze eta manipulazioa garrantzi ekonomiko, politiko eta kulturalekoa da. Gizarte mota honetan parte hartu nahi duten pertsonak “biztanle digitalak” deitzen dira. Aldaketa bizkor honen zergatia teknologikoa, ekonomikoa, aisialdikoa, espaziokoa edo kulturala izan leike, baita horien guztien konbinaketa ere. Informazioaren Gizartea kontzeptuari estu loturik, gizarte industriala, posmodernitatea, ezagutzaren gizartea, “Telematic Society”, Informazioaren Iraultza edo “Network Society” daude.

Komunikazio mundu aldakor honetan atzean ez gelditzeko asmoz, gero eta berrikuntza gehiago agertzen ari dira.
Ikuspuntu unibertsal batetik, horrenbeste berrikuntza eta aurrerapenek mundu-mailan eragin dituzten eraginak bildu eta azaltzeko asmoz, AEBetako Coloradoko institutu baten langileek ondorengo aurkezpena prestatu zuten 2006. urtean.