domingo, 9 de mayo de 2010

IKTak Lehen Hezkuntzan



Zein izan behar da oinarrizko ikasketa IKTan, LHn?

-Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak ikaskuntza-prozesuan erabiltzea eta ezagutza berria jasotako eta sorturiko mezuenganako (informazioarenganako) jarrera kritikoaz eskuratzea.

-Gaitasun praktikoak, ezagutza, motibazioa, balore etikoak, jarrera egokia, emozioak eta beste giza-osagarriak eta jarrerazko osagarriak elkartuz jarrera eraginkorra edukitzea.

lunes, 3 de mayo de 2010

E-learning





-Zer da elearning-a?

Elearning internetaren bidezko ikaskuntza da. Besteak beste, Interneta, intraneta, CD-ROM-ak eta multimedia produzigailuak (testuak, irudiak, audioak, bideoak, eta abar) erabiltzen ditu. Beraz, teknologia bidezko irakaskuntza da.

-Zer eskaintzen digu?

Elearning-ak ondorengo abantailak edo ezaugarri positiboak ditu:


-Merkeagoa da: egonaldi eta garraio gabekoa da, besteak beste.
-Erabat bateragarria da: lanarekin edo beste betebeharrekin bateragarria da.
-Interneten bidezko ikaskuntzak pertsona ezberdinen arteko interakzioa errazten du, komunitate birtuala aberastuz eta, ondorioz, ezagutza handituz.
-Guztiontzat zuzenduriko erreminta da.


EZAUGARRIAK:-Ikasleak bere erritmoarekin lan egin eta ikas dezake.

-Momentu bereko formakuntza kontzeptuan oinarrituta dago.
-Jarrera berritzaile, kritiko eta ikertzaileak sortzeko material ezberdinak erabiltzen eta konbinatzen uzten digu.
-Aplikazio bakar batekin jende gehiagori zuzendu daiteke informazioa edo edukia.
-Ezagutza eraikitze-prozesu aktibo bat da.
-Pertsonon formakuntza-denbora murrizten ohi du.
-Interaktiboa izaten da: prozesuko partaideen, irakasle eta ikasleen, baita edukien artean ere.
-Bakarka egiten da taldearen iritzia, laguntza eta parte-hartzea jasoz.
-Lanpostuan eta denbora librean erabili daiteke.
-Malgua da.
-Honen erabilerari buruzko informazio gutxi dugu.
-Honen funtzionamendurako estruktura-baliabide eta antolakuntza-baliabideak falta zaizkigu.

sábado, 24 de abril de 2010

TTBBen erabileraren ondorioak: gugan eta hezkuntzan.

1- Multimedia Literacy Digital Story.

Teknologien bidez, edozein gauza eskura dezakegu, hurak eskuraezina edo lortezina irudi arren. Aldaketa hori, gizartean orokorrean ez ezik, hezkuntzan bertan gertatu da. Horrela, ikasleek jakingura sortzen duten eta aldez aurretik zailak edo erantzun ezinak diruditen galderei erantzun diezaiekete. Izan ere, internetak mundu erabat eskuragarri eta gertua eskaintzen die umeei. Horren ondorioz, informazio gehiago dute. Baina, horren alderdi positiboen artean, badago nolabait “kaltetzen” den alderdia: umeen irudimena, hain zuzen.
Nire ustez, teknologien erabilerak ez du umeen irudimena mugatzen, umeek ikusmena garatzen dutelako, baina gurekin gertatu izan zen bezala, nik uste dut beharrezkoa dela umeek irudimena lantzea. Hau da, aldez aurretik galderak formulatzea, jakingura izatea eta geroago ikusmenaz arrazoia lantzea.

2- Madrideko Carlos III Unibertsitatearen Tiscar Lara irakaslearen hitzaldia.

Tiscar Lara deituriko emakume honek internetaren erabilera arduratsu bat gauzatzeko hainbat gomendio edo abiapuntu eskaintzen dizkigu.


-Ikuspuntu kritiko batetik egindako irakurketa eta idazketa kritiko bat gauzatu beharra.

-Sarean topa dezakegun informazio eta edukiak interpretatzearen beharra. Aztertzen jakitearen beharra, zer nahi dugun eta zer behar dugun jakinez.

- Erabiltzaileok jasotzen edo kontsumitzen duguna nork eraiki, sortu edo ekoiztu duen jakitearen beharra.

-Zure iritzia eta ikuspuntua komunikatzen jakitearen beharra.

-Zerbait kontsumitzen dugunean, baldintzak irakurri eta sinatzen duguna aldez aurretik arakatzea.

-Teknologia guztien atzetik diseinu, helburu eta praktika jakin batzuk daudela jakitearen beharra.

-Sarean informazio, erraztasun, eskaintza eta promozio asko dauden arren, askoren atzealdean iruzurren bat dagoela jakitea.

-Beti aurkeztu izan diguten “demokratizazioa” erabatekoa ez dela jakitea.

TTBBek hezkuntzan dituzten eraginak:


-Ikasleek lan eta ikerketa egiteko ohitura galtzea (internetak erosotasuna eta berehalako erantzuna eskaintzen die eta umeek ez omen dute beste informazio iturri erabiltzeko beharrik; liburuak, entziklopediak, …).

-Bai irakurketak eta bai idazkerak eragin txarrak jasotzen dituzte, umeen kultura eta hizkuntza-maila kaltetuenak izanik.

-Gerta leike umeek teknologien erabilera hezkuntzarekin eta ikaskuntzarekin lotzea baino, aisialdiarekin lotzea. Horrela, arreta falta sumatu daiteke, baita teknologien erabilera “hezkuntzako helmugarekin” ez lotzea ere.

-Gure belaunaldian, baita aurrekoetan, jaiotakok horren teknologien gabe ikasi egin genuen eta ez genuen sekula izan “teknologia-mendekotasuna”.

-Informazioa internetik ateraz gero, informazio mordoa dute ikasleek.

-Interaktibitatea nagusitzen da teknologia berriak erabiliz.

lunes, 12 de abril de 2010

NETIKETA

NETIKETA:
Interneta, baina bereziki posta elektronikoa, erabiltzeko jarraitu beharko genituzkeen “arau etikoak”.


1. Baimena eskatu, inor gehitu aurretik posta-zerrenda batean.
Ez dugu betetzen. Normalean, jendea gure kontaktu-zerrendari gehitzen dugu, baimenik edo iritzirik eskatu gabe.

2. Zaindu bidaltzen dituzun artxibo erantsien neurria.
Normalean, ez dut neurria begiratzen. Hala ere, dokumentu edo irudi asko bidaltzen baditut, badaezpada bi mezu bidaltzen saiatzen naiz.

3. RTF formatu unibertsala erabili testu dokumentuak bidaltzeko, baldin eta testu hori atxikita igorri behar baldin baduzu.
Ez dut horrelakorik egiten. Baina, azken bolada honetan, dokumentuak beste formatu batean berbidali behar izan ditudanez, dokumentuak formatu “unibertsal” batean bidaltzen ahalegintzen naiz.

4. Identifikatu dokumentu atxikiak. Bidaltzen diozunean baten bati dokumentu bat atxikita, esaiozu zer nolako dokumentua den.
“Sarrera“, beti egiten dudan gauza bat da, igorleak nire mezuak zer dakartzan erantsita jakin dezan.

5. Ez idatzi LETRA LARRIZ. Interneten, garrasika zabiltzala adierazten baitu. Ez iraindu inor sarean.
Mezuak, oro har, letra xehez idatzen ditu (izenen hasierako letrak izan ezik). Hala ere, hitzen bati nolabaiteko garrantzia eman nahi diodanean, letra larria erabiltzen dut. Ez dut, beraz, sekula garrasika nabiltzala trasmititu nahi izan.

6. Ez iraindu inor sarean.
Ez dut sekula horrelako hitz gordinik erabili.

7. Garbitu mezuen zerrenda amaigabeak.
Zerrenden luzaeraren arabera, garbitu ala dauden moduan berbnidaltzen ditut; lan nahiko neketsua baita.

8. Ezkutatu taldeetako helbideak.
Pertsona bat baino gehiago igorle dudanean, helbideak ezkutatzen ahalegintzen naiz.

9. Pertsonalizatu mezua.
Mezuetan sarrera edo iruzkinen bat idazten dut.

10. Ez sinestu hortik zehar dabiltzan gezurrak.
Ez ditut sinisten, iruzur baitira.

lunes, 29 de marzo de 2010

Informazioaren Gizartea - Ezagutzaren Gizartea

“¿SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN - SOCIEDAD DEL CONOCMIENTO?.
La educación como mediadora.”

INFORMAZIOAREN GIZARTEA - EZAGUTZAREN GIZARTEA

Teknologia berriek aldaketa aunitz eragin dituzte hainabt arlotan; ekonomian, politikan, lan eremuan, harremanetan, gizartean, hezkuntzan, … Ondorioz, kultura beste era batean ulertzeko beharra agertu da.

70. hamarkadan, hain zuzen ere, “Informazioaren Gizartea” terminoa agertu zen lehendabiziz, “Informazioa boterea da” lelopean. Horrela, informazioa iedukitzearen botereak eta zerbitzu sektorearen aurrerakadak edo nagusitasunak gizartean aldaketa nabarmenak eragin dituzte. Izan ere, gaur egun, hezkuntzari, osasunari, informazioari, ingurugiroari, aisialdiari eta abarri loturiko ondasunak ekoizten dira. Gainera, murgilduta gauden mendebaldeko gizarteak eskuragarri den eta boterea eta ezagutza eskaintzen dizkigun informazioa “saltzen” digu. Informazioa egungo “kultoa” bilakatu da, nagusitasuna, boterea eta abantailak eskaintzen dizkigularik. Hala ere, informazioak ez du dagoeneko “informatzeko” helbururik; pertsonongan urrundu egin baita€ -teknologia berriak bezalaxe-. Izan ere, informazioa gugandik sortua izan beharrean ggure esku dagoen errekurtsoa da. Era berean, informazioaren kalitatea, kudeaketa eta abiadura eskatzaile eta eskaintzaileen arteko lehiakortasunaren giltza dira. Beraz, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek ekonomia baldintzatzen dute, goitik behera.
Hori dela eta, informazioa merkatuaren egoerek kontrolatzen dute. Egoera horiek informazioari sarbidea duten eta informazioa kontrolatu eta eskaintzen dutenak mugatzen dituzte.

HEZKUNTZAREN ZEREGINA

Eskolak gizartearen eskakizunei erantzun behar die; multimedia hezkuntzari, adibidez, osoko alfabetatze-teknologikoa bermatuz.
Eskolak jaso dituen aldaketen artean, teknologia berrien aurrean irakasleek dituzten jarrera ezberdinak aipa ditzakegu:
-Teknologia berriak onartu eta erabiltzea, euren erabilera kolokan jarri gabe.
-Teknologia berriak onartzea, bideek dituzten onurak onartuz, onuragarriak ez diren kritikak egin gabe.

EZAGUTZAREN GIZARTEA

Askotan ulertu izan dugu informazioa ezagutzatzat. Hala ere, ezberdinatsun nabarmenak daude informazioa eta ezagutzaren artean. Euren arteko ezberdintasuna 40. hamarkadan hasi zen, informazioa eta zibernetika teorietatik sortua. Horren ondorioz, giza-adimena informazioa bereganatu eta maneiatzeko gai den makinatzat hartua izan da, pentsatzea informazio hura auzipetzera murriztua izanik. Gainera, ezagutza informazioan oinarrituta izan arren, informazioak berak ez du ezagutza sortzen. Hau da, informazioa ezagutza bihurtzeko estrategia jakin batzuen erabilera behar dugu; gure ineteresen arabera informazioa aukeratu, aukeratutako informazioa aztertu, mezua birsortu -mezua zatituz, ulertuz- eta, azkenik, gure errealitatetik mezua berreraiki -gure errealitate pertsonal, sozial, historiko eta kulturaletik-.

lunes, 22 de marzo de 2010

REMOVE

Remove izendaturiko bideo honekin, hausnarketa sakon bat egin dezakegu, zalantzarik gabe. Bideoaren gai nagusia datuen trafikoa da; gure datu pertsonalekin “norbaitek” gauzatzen duen trafikoa, hain zuzen ere.

Autoreak dioenez, XXI. mendeko biztanleok -teknologia berrien erabiltzaileok- ez dugu pribatasunik. Izan ere, guk ez jakin arren, interneta, sakelakoa, GPS eta abarreko dispositiboek informazioaren -gure informazio edo datuen- igorle dira. Hau da, erabat kontrolatuak gara.
Datu bitxitzat ondorengoa aipa genezake: ordenagailuen %95ak sistema eragile urria darabil; seguritatea “zulo” aunitz ditu, zeinek gure informazioa bidaltzen dute. Hortaz, teknologiak erabiltzean gure bizitza, ekintza eta mugimenduen informazioa bidaltzen ari gara.

Ondorio gisa, bideoaren mutilak dioena aipatu nahiko nuke: “Askatasuna eskeintzen saiatzen direnek gure identitatea erosten dute, gure datu eta informazioarekin trafikatuz eta gure errealitatea moldatuz, euren interesen arabera hantxe bizi gaitezen”.

lunes, 15 de marzo de 2010

Testu Birsartua -Blogak Irakaskuntzan-



BLOGEN ERABILPENA IRAKASKUNTZAN
Zertarako? Ze helbururekin? Nola erabil dezakegu bloga AH irakasteko?

Interneta funtsezko baliabidea bilakatu da, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. Internetari esker, ikasleok material eta eduki ezberdinak aukeratu, sailkatu eta gorde dezakegu eta. Era berean, ikasleek sarean topaturiko informazioa gehitu, iritziak plazaratu eta dokumentuak gorde ditzakete. Blogei esker, informazioa publikatzeko erraztasun gehiago dugu, baita web orrialdeetan aritzeko erraztasuna ere. Hori dela eta, idazten eta biltzen duguna eremu jakin batean publikatzen dugu, gero eskura izan dezagun. Blogek egunerokoen funtzioa betetzen dute; idazle bakoitzak bere bloga du eta hantxe idatzi egiten ditu haren ideiak, iritziak eta hausnarketak, gai zehatz batekin loturiko edukiak -informazioa- gehituz. Gizartearen hainbat arlotan -kazetaritza digitalean, enpresa eremuan eta sare-ezagutzan- eragina izan duen antzera, irakaskuntzan eragina du.

Ondoren blogek ikasgelan dituzten abantailen artean, nire ustez garrantzitsuenak direnak aipatzen ditut.

1. Informazioa biltzeko sistema. Informazioa azken publikaziotik hasita ordenatuta dago. Horrela, ikasleek gelan landu berriko informazioa eskura dezakete. Bestalde, informazioa artxiboetan, talde ezberdinetan sailkatuta edo tag-en/etiketen bidez gorde daiteke. Gainera, berriak gehitzen dituen tresna edo elementu bati esker, irakasleok gure ikasleek euren blogetan jarri dituzten eduki berriak ikus ditzakegu, blog horiek guztiak bisitatu gabe.

2. Irakasle eta ikaslearen rola. Teknologia berriak irakasuntza prozesuan gehitzearekin batera, irakasle eta ikasleek euren rolak aldatu behar dituzte. Alde batetik, irakasleak edukiak igortzeari usten dio -ikasleak informazio guztiai sarean topa baitezake-, ikasleen gida izateko -ikasleek maneiatzen duten informazioa aztertuz eta aukeratuz-. Bestetik, ikasleak edukiak jasotzeak dakartzan erosotasuna eta pasibotasuna alderatuz, berezko edukiak sortzen ditu, betiere irakaslearen gidapean. Blogek oso ondo moldatzen dira, aldaketa honetara; irakasleak eta ikasleak euren artikuluak, informazioa eta datuak maneiatzen dituzte, edukiak garatuz.

3. “Denboraz kanpoko edo kontrako” ikasgela utopikoa. Blogak internetaren bidez kudeatzen dira. Hau da, edozein lekutan eta momentutan, edozein erabiltzaileak bloga erabil dezake (zalantzak, galderak edo iradokizunak plazaratu, edukiak gehitu, …), betiere internetari konektaturiko ordenadorea izanik. Beraz, ordutegi eta horma gabeko ikasgela da.

Ondorioz, argi dago blogak ikaskuntzan baliagarriak direla. Baieztapen hori egiteko hamaika arrazoi daude. Hona hemen horietariko batzuk:

1. Ikasleek euren ezagutza sortzen dute.
2. Hezkuntzak esangura berri bat bereganatu du: egiten (sortzen eraikitzen, aurkitzen) ikastea.
3. Teknologia berrien bidezko hezkuntzan komunikazioa ezinbesteko tresna da.
4. Edukiak, inoiz baino gehiago, errealitatearekin lotzeen dira
5. Iritziak adierazten eta trukatzen dira.
6. Blogean lan egiteak, lanaren egunerokotasuna bermatzen du.
7. Garapen pertsonalerako tresna baliogarria da. Munduko gertaeren hurbiltasuna.


Azkenik, Atzerritar Hizkuntza irakasteko blogek eskaintzen dizkiguten abantaila batzuk aipatu nahi nituzke.

-Internetari esker, atzerritar hizkuntza eta kulturarekin zerikusirik dituzten alderdiak ezagut ditzakegu (historia, geografia, ohiturak, …).
-Talde-lana sustatzen dute; banakako zein talde-blogetan edonork ekarpenak egin ditzake.
-Ezagutza esparru berri bat eskaintzen digute. Internetari esker, mundura irekitako ikasgela ditugu blogak.
-Internetari esker, gure kulkturak eta hizkuntzak sortzen duten mugak gaindi ditzakegu. Guztiok elkar gaitezke eta.
-Ikasleek ideiak, esperientziak, ezagutzak, iritziak, … adierazteko, ezagutzeko eta errespetazteko ahalmena sustatuko dute. Izan ere, ezagutzak komunean jarriz, garapen intelektuala -edukiak bereganatuz- zein pertsonala -jarrera kritikoa garatuz- gauzatuko da.
- Internetari esker, komunikazioaren, garapenaren eta teknologia berrien gizartea -mundua- ezagutu dezakete ikasleek.






































lunes, 8 de marzo de 2010

PROMETEUS: The Media Revolution -iruzkiña-




Gaurko betebeharrekoa nahiko erraza da: ditugun bi bideoen artean bat aukeratu behar dugu eta horri buruzko hausnarketa eta iritzia gure blogean idatzi, galdera-sorta bati erantzunez. Nire kasuan, bi bideoak ikusi ondoren, bigarrenari buruzko hausnarketa egitea erabaki dut, lehenengoa oso teorikoa delakoan. Hala ere, hainbat datu jaso egin ditut, baliagarriak ez ezik, bitxiak eta interesgarriak direlako.

PROMETEUS: “THE MEDIA REVOLUTION”

-ZEIN DA BIDEOAREN GAIA?
PROMETEUS deituriko bideo honek, teknologia eta aurrerakuntzen
-garapenaren- XXI. mendeak eskainiko diguna bisualki azaltzen digu. Hasteko, xx. mendearen amaieran egon zen “Komunikabideen Iraultza” aipatzen digu. Horren ondorioz, egileen eskubiden (copyright-ak) aldarrikapenak agertzen dira, eta irratia, telebista eta publizitatea desagertuz doaz. Hori dela eta, egungo gizartea interneten islatuta ikus dezakegu: irratia doan dugu, telebista ordenagailuaren bitartez ikus dezakegu, nazioarteko egunkari ospetsu eta garrantzitsuak online irakur daitezke, irudiak eta bideoak doan ikusteko orrialde bereziak daude, blogek eragin handia dute, sekula sortu den entziklopedia osatuena eskura dugu, eta abar. Ondorioz, Prosumer (PROSUMER= PRODUCER + CONSUMER) deituriko izaki moderno eta adimentsua dugu. XXI. mendeko hasieran jaio zen, nazioarteko topagune garrantzitsuenean. Ez da oso abilezia idazkeran, baina teknologia berriak primeran maneiatzen ditu. Askoren iritziz, izaki perfektua da; guztion behar, zaletasun eta gustuei arabera sortua. Gainera, gizakiok ez dugun eta urrea baino baliagarria den ezaugarria du: hilezkorra da. Baina ez da atzeratzen; munduan eta gizartean aaurrerapenak aurrera doazen einean, Prosumer aurrera baitoa. Hala ere, ez da ezezaguna edo zientifikoek deituko zuketen “espezie arraroa”, guztiok ezagutzen baitugu. Are gehiago, gure baitan sortua izan denA da. Gu gara!.

Ondoren, bideoaren ideia garrantzitsuenak galdera hauen erantzunetan irakur ditzakegu:

-BIDEOA IKUSI ETA GERO, ZER PENTSA DEZAKEGU?
Nire ustez, ikasle, irakasle eta pertsona gisa -erabiltzaile gisa, azken finean- kontuz erabili behar ditugu informazio iturri berri hauek guztiak. Izan ere, hain dira ugari eta “jendetsu” non arazo asko izan ditzakegu.Era berean, gerta leike informazioa manipulatuta egotea eta norbaitek iruzur egitea, besteak beste.

-IRUDIKATZEN DUEN ETORKIZUNAREN AURREAN ZEIN DA ZURE IRITZIA?
Arestian aipatu dudan bezala, nik uste dut “geldiezina” ta guztiz bestelakoa den etorkizunaren aurrean gaudela. Nire iritziz, erabat beharrezkoa eta aberatsa da, aldaketak gertatzen diren einean, gu aldaketa haiekin aurreratzea eta ikastea, gehienbat ikasi egiten dugulako. Hala ere, nire esku egongo balitz, horrenbeste aldaketaz disfrutatu, eta ikasi eta hobeto gainditzeko geldotuko nuke.

-ESKOLAK ZERBAIT EGIN DEZAKE?
Ondorengo belaunaldietan informazio eta teknologien sortzaile eta erabiltzaileak izango diren pertsonak hezten ari garenez gero, umeek ahalik eta prestakuntza eta ezagutza hoberen bereganatu dezaten espero dut. Horretarako, umeak gidatuz eta aholkatuz irakatsi behar ditugu.

-ETA GUK, ZER EGIN DEZAKEGU?
Goialdean idatzi dudan bezala, ikasle, irakasle eta pertsona gisa nire ustez egin dezakeguna eguneratzea da. Hau da, aurrerapenak gauzatzen diren einean gure ezagutza hedatzea eta erabiltzen ez ditugun gaitasunak garatzea, mundutik hamaika mila pertsonekin gaudela ahaztu gabe.

miércoles, 3 de marzo de 2010

Informazioaren Gizartea


Informazioaren Gizartea gizarte bat da non informazioaren sorrera, banaketa, hedakuntza, gizarteratze eta manipulazioa garrantzi ekonomiko, politiko eta kulturalekoa da. Gizarte mota honetan parte hartu nahi duten pertsonak “biztanle digitalak” deitzen dira. Aldaketa bizkor honen zergatia teknologikoa, ekonomikoa, aisialdikoa, espaziokoa edo kulturala izan leike, baita horien guztien konbinaketa ere. Informazioaren Gizartea kontzeptuari estu loturik, gizarte industriala, posmodernitatea, ezagutzaren gizartea, “Telematic Society”, Informazioaren Iraultza edo “Network Society” daude.

Komunikazio mundu aldakor honetan atzean ez gelditzeko asmoz, gero eta berrikuntza gehiago agertzen ari dira.
Ikuspuntu unibertsal batetik, horrenbeste berrikuntza eta aurrerapenek mundu-mailan eragin dituzten eraginak bildu eta azaltzeko asmoz, AEBetako Coloradoko institutu baten langileek ondorengo aurkezpena prestatu zuten 2006. urtean.

lunes, 22 de febrero de 2010

Tim O´Reilly

TIM O´REILLY

Tim O´Reilly 1954an jaio zen Cork-en (Irlandan). Harvarden 1975ean graduatu ostean -Klasikoen ikasketak burutu zituen-, editore gisa lan egin zuen, informatikan interesatuta zegoelarik. Horrela, The Whole Internet User's Guide & Catalog, internet-ari buruzko lehenengo liburu jendeartetuta, kalerazi zuen, 1992an. Era berean, interneteko lehenengo ataria (AOL-em bilakatu zen Global Network Navigator) sortu zuen 1993an, Safari Books Online (liburuak erosteko interneteko lehenengo web-tokia) sortu zuen 2000. urtean, eta “Web 2.0” kontzeptuaren berri eman zigun 2004. urtean emandako hitzaldi batean. Gaur egun, bere argitaletxeak (O´Reilly and Associates) argitaraturiko hainbat liburu idatzi ditu.

Gai honi buruz gehiago sakontzeko asmoz, ondorengo bideoan informazio gehigarria topa dezakegu.

Web 3.0

Web 3.0, kontzeptu berria da, "web semantikoa" askok diotenez... Azken finean, web erabileraren bilakaera eta aurrerapausu bat da. Bideo honetan, ondo azalduta ikus dezakegu.


Gai honi buruz, eta informazioa geitzeko asmoz, hemen artikulu bat topatu dut, interesgarria delakoan.

miércoles, 17 de febrero de 2010

Web 2.0: "La Revolución Social de Internet".

Web 1.0ren ostean sorturiko Web 2.0k web-ean oinarrituriko zerbitzu berrien belaunaldia sortu zen. Honen sorkuntza garrantzitsua da arrazoi hauek direla eta: online lankidetza, elkarrekintza, eta erabiltzaileon artean edukiak komunean jartzeko aukera. Bitxikeria gisa, terminoa software askearen sortzaileak lehendabiziz erabili zuela esan dezakegu.

*Bi zerbitzu hauek alderatuz gero, ondorengo deskribapena egin genezake:
WEB 1.0: Web masterren bidez sorturiko informazio multzoa da. Gainera, site bakoitzeko erabiltzaileok informazio hori jasotzen dugu.
WEB 2.0: Site-k era ezberdinetan konpartituriko eta erabiltzaileak sorturiko informazioa biltzen du.
*Zerbitzu publiko hauen sorrerarekin batera, hainabt aldaketa jaso dira. Sarean dauden enpresek jendea konektatzen dute. Bertan, edonork eskegi eta erabil ditzake eskura dauden edukiak, blog guztiak irakur daitezke (edukiak ikusi, informazioa topatu, iruzkiñak irakurri eta idatzi, ...) eta abar. Era berean, eduki guztiak (argazkiak, bideoak, testuak) "tag" deritzonaren arabera izendatuta daudenez, horien sailkapena eta, hortaz, irakurketa errazagoa izanik.
*WEB 2.0rekin batera, informazioaren demokratizazioa dator. Hau da, hainbat xede direla eta, onlineko erremintak erabili daitezke, informazioa (eduki ezberdinak) guztion esku egon dadin.
*Micromedios: hauek web-blogak edo blogak dira. Edonork sor, antolatu eta eguneratu (dataren arabera antolatuta daudenez, azkenengo edukia lehenengo sarreran egongo litzateke) ditzakeen web orrialdeak dira, hain zuzen. Gainera, irakurleek edukiei buruzko iruzkinak utz ditzakete.
*Podcasts: erabiltzaileon eskura MP3 formatuan dauden irrati programak dira.
*Videocasts: MPG4-k eskeinitako bideo artxiboak dira.
*Wiki: Web-mota bat da, non jendeak edukiak sortu eta zuzentzen ditu. Wikipedia.org entziklopedia askeko eredu esagunena da.

Ondoren, Web 2.ok sortzen duen teknologia ezagutu dezakegu:
-RSS: web-zerbitzuak datuak elkartrukatzeko.
-AJAX: teknologia multzotik sortutako planteamendu berri bat da, eta web jakin bat "servidor"earekin konektatzeko aukera ematen du.

Zeintzuk dira Web 2.oren ondorioak eta eraginak?
-Komunikabideetan:
Demokratizazioaren arabera, informazioa pertsona guztion esku dago. Gainera, erosleak izanetik (sarean dugun informazioa jasotzetik) ekoizleak (gure web espazioak sor ditzakegu) izatera pasa gaitezke.
-Ohiko publizitate edota kazetaritzan kaltea edo eragina:
Gaur egun, etxe gehienetan esan beharrean, etxe "guztietan" ordenagailu bat dugula esan dezakegu. Askotan, bat baino gehiago "behar" dugulakoan mahaiko ordenagailuaz gain, portatila dugu. Beraz, konekzioa eta ordenagailu bat izanez, doan, eguneratuta eta berehalakoa den informazioa eskura dugu. Ondorioz, nork erosiko ditu egunkariak?, nola erakarriko gaituzte publizitate iragarkiek? Nonahi edozer eskuratzeko aukera izanez gero, irakurriko al du norbaitek egunkari, aldizkari, autobus geltoki, irrati edo telebistan agertzen den publizitateak? Antza denez, marketing enpresek ez dakite nola bereganatu bezero berrien arreta, online dauden zerbitzuak gero eta eskaera gehiago baitituzte.

lunes, 15 de febrero de 2010

Blog-ari ongietorria

Bilbon, 2010eko otsailaren 15ean.

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berrien bigarren saioa da gaurkoa. Saio teorikoa eta praktikoa izan da. Hortaz, teoria lantzeaz gain, horren aplikazioa gauzatu dugu. Hementxe bertan ikus eta garatu daitekeen blog-a horren froga baita. Lehendabiziko eguna denez, jakinguraz gain, eguneroko hau sortzeko gogoak ditut. Horretarako kide eta lagunen laguntza behar izango dut. Anima zaitezte!